XEDEA ETA HELBURUAK

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak osasun mentaleko arreta espezializatua ematen du Bizkaiko lurraldean eta elkarlanean arituz beste erakunde eta instituzio batzuekin.

Gainera, helburu batzuk iritsi nahi ditu ikerkuntzaren esparruan:

  • Gure ikertzeko gaitasuna areagotu, osasun mentalaren arloan ezagutza sortzeko, eta erabiltzaileei ematen diegun zerbitzua hobetzeko eta eraginkorrago egiteko.
  • Ikerkuntzaren emaitzak helarazi profesionalei, osasun erakundeei eta gizarteari.
  • Lortutako ezagutza baliatu pertsonen osasuna, praktika asistentziala, eta sistema guztia hobetzeko.